Tira, zer baldintza fisiko bete behar zituen eraikinak finkatu ahal izateko? Bada, 64. artikuluak aipatzen dituen GUZTIAK:
Lur eremu
hiritarrezinaren barruan dauden eraikin guztiak gaur egungo egoeran
finkatuko dira, baldin eta honako ordenantza hauetan ezarritako irizpideak
betetzen badituzte (erabilerari, solairuan hartzen duten azalerari,
bolumenari, altuerari eta gainerako hirigintza parametroei
dagokienez). Baina, dena den, ezin izango dira eraberritu edota
handitu, kasuan kasuko zonako erabilera sustatuei edo onargarriei
lotuak egoteagatik, handitzeko baimena dutenak izan ezik, edota
eraikinak izan ditzakeen ezaugarri bereziengatik, ordenantza
hauen arabera onar daitezkeen handitzeak izan ezik.
Gagozkion paragrafoaren aurreneko zatiari eta azter ditzagun baldintzak:
Erabilera: Eraikinak ez zuen ez egoitza-erabilerarik, ez nekazaritza edo abeltzaintza-erabilerarik. Ez zuen baldintza betetzen.
Azalera: plantan 300 m2-koa baino txikiagoa izan behar zuen, eta 200 m2-koa zuen. betetzen zuen baldintza,
Bolumena: 25×25×9 metroko paralelepipedo baten barruan sartzeko modukoa izan behar zuen. Plantari dagokionez, betetzen du baldintza, baina altueraren balioa ezezaguna zaigu.
Altuera: Ez dakigu zenbatekoa zen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2009ko airetiko argazki honetan ikus daitekeenez, etxeak hiru solairu zituen eta, balioa mugatik gertu egongo bazen ere, ez dago esaterik hura gainditzen zuenik.
Ordenanatza hauetako gainerako hirigintza-parametroak: Zein dira parametro horiek? Arau Subsidiarioek 3.3.1 atalean xedatzen dute Lurzoru hiritarrezinean oro har aplikatzekoak diren baldintzak, eta horien artean, 51. artikuluan, Hirigintza-parametroak. Hauxe dio artikulu horrek:
Baina 3.2 epigrafeak 36 artikulutan luzatzen da, eta hainbat erregimen desberdin ezartzen du.
(...............)
Labur esanda: baldintza horiek guztiak bete behar zituen Ameztik 2009an finkatuko bazen, eta ez zituen betetzen. Hala ere, finkatuta ere ez legoke baserria eraberritzerik, ez handitzerik, non eta ez zen bertan baimendutako zein sustatutako erabilerei lotuta egoteagatik baimentzeko modukoa
Ez dakigu Amezti baserri zaharra finkatzearen ala ez finkatzearen inguruan berariazko erabakirik hartu den inoiz propio, ez dugu konstantziarik. Alabaina, Aldundiaren zerbitzu kartografikoaren irudietan zerbait argitu genezake etxearen egoera fisikoaren inguruan eta, hala, zerbait jakin genezake finkatzeko bete behar zituen baldintzak betetzen ote zituen argitzeko.
Beste informazio batzuk hainbat erregistrotan daude, baina ez dugu lortzerik izan. Gipuzkoan bada Gipuzkoako lurralde historikoko nekazaritza ustiategien errolda izeneko erregistro publiko bat, baina hango informazioa ukatu egin digute. Ez dakigu, beraz, 2000-2009 denbora-tartean Amezti baserrian jarduera primariorik gauzatu den, baiezkoan zein, inor bizi izan ote den...
Informazio hori bera Aldundiko Ogasun sailak eman lezake: izan al da inor bizitzen Ameztin? Gauzatu al da jarduera ekonomikorik bertan denbora-tarte horretan? Edo Aiako udalean: inor egon al da erroldatuta Ameztin? Edota Iberdrola, Telefonica, Euskaltel eta Gipuzkoako Urak enpresetan: izan al da ur, telefono edo energia-kontsumorik Ameztin? Zenbatekoa? Han jarduera bat gauzatu dela iradokitzeko adinakoa?
2001ean eta 2002an, Ameztik osorik zeukan artean teilatua, baina 2004rako jabeek erortzen utzia zuten, legea urratuta. Erreparatu argazki-serie honi (Gipuzkoako Foru Aldundiaren lurralde-informazio sailarenak dira). Irudi bakoitzaren urtea ezker aldean ageri da.
![]() |
| 2001 |
![]() |
| 2002 |
![]() |
| 2004 |
![]() |
| 2005 |
![]() |
| 2006 |
![]() |
| 2007 |
![]() |
| 2008 |
![]() |
| 2009 |
![]() |
| 2010 |
![]() |
| 2011 |
![]() |
| 2012 |
![]() |
| 2013 |
![]() |
| 2014 |
Erreparatu, halaber, 2007ko eta 2009ko aire-argazki hauei. Ezin argiago hautematen da etxearen inguru osoa sasiak eta garoak hartuta dagoela, sarrerak eta atariak ez direla erabiltzen eta ez dagoela bertara sartzen edo bertatik ateratzen den biderik.
Beraz, nekez argudiatu daiteke eraikin horrek erabilera zuenik, ez 2009an, ez bost urte lehenago ere. Ez etxebizitza gisa, ez nekazaritzako edo abeltzaintzako azpiegitura gisa.
Beraz ez zituen betetzen 64. artikuluak ezarritako salbuespenezko baldintzak, eta 11. artikuluak ezarritako debeku orokorrak agintzen zuen. Alegia:
D.20. Zona
Rural de Especial Protección.
Se incluyen en
este apartado todos aquellos suelos que por sus valores paisajísticos,
históricos y culturales, o para la defensa de la fauna, la flora o el
equilibrio ecológico deban protegerse.
D.21. Zona
Rural de Especial Protección Ordinaria.
En el caso de
Aia estas zonas se corresponden con:
—Los lic
incluidos en la Red Natura 2000.
—Zona adyacente
al Biotopo Protegido de Iñurritza.
—Zona
Periférica de Protección adyacente a la del Biotopo Protegido de
Iñurritza.
—Marismas de la
Ría de Orio.
— Áreas de
mejora de ecosistemas del pts de Zonas Húmedas.
* Régimen de
edificación:
Se prohíbe
cualquier tipo de nueva edificación, si bien se consolidan los edificios que cumplan con
lo establecido en el art. 64 de las presentes Ordenanzas.
* Régimen de uso:
—Usos propiciados: Usos de conservación activa y mejora ambiental.
—Usos admisibles: Usos ganaderos extensivos.—Usos forestales de protección.
—Uso de ocio y esparcimiento.
—Uso de instalaciones técnicas de servicios de carácter no lineal Tipo b).
—Se consolidan los usos residenciales existentes a la entrada en vigor del presente documento que cumplan con lo establecido en el art. 64.
—Usos hoteleros y comerciales en las condiciones establecidas en el art. 87.
—Usos prohibidos: Los no incluidos en las modalidades anteriores.
* Régimen de uso:
—Usos propiciados: Usos de conservación activa y mejora ambiental.
—Usos admisibles: Usos ganaderos extensivos.—Usos forestales de protección.
—Uso de ocio y esparcimiento.
—Uso de instalaciones técnicas de servicios de carácter no lineal Tipo b).
—Se consolidan los usos residenciales existentes a la entrada en vigor del presente documento que cumplan con lo establecido en el art. 64.
—Usos hoteleros y comerciales en las condiciones establecidas en el art. 87.
—Usos prohibidos: Los no incluidos en las modalidades anteriores.
Alegia, lursail horretan zerbait 'berreraikitzeko' eskubidea izatekotan, ganadurako pabiloi bat egiteko litzateke, inola ere ez etxebizitza-eraikin bat.
Hori alde batetik.
Hori alde batetik.





















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina