Ea ba! Begira dezagun zer dioen 64. artikuluak.
Ikus dezagun. Amezti baserria 2009an zegoen bezala egonik, finkaturik geratuko zatekeen baldin eta halako baldintzak betetzen bazituen erabilerari, solairuan hartzen duten azalerari, bolumenari, altuerari eta gainerako hirigintza parametroei dagokienez. Ondo erreparatu 'eta' juntagailu kopulatiboari, oso garrantzitsua baita, ikusiko dugunez.
Bestela, antolamenduz kanpo geratua zatekeen. Honek esan nahi du existituko ez balitz bezala jokatu beharko dela, kasu horretan; alegia, mendian etxerik ez balego bezala.
Artikuluaren bigarren paragrafoa (Eraikin horietan gauzatzen den jarduketa oro, proiektu
honetan jasotako xedapenetara egokitu beharko da), beraz, finkatzen diren eraikinei baizik ez zaie aplikatzen.
Lehendik dauden egoitza-erabilera finkatuta ere, ez dago eraikin horiek eraberritzerik ez handitzerik, ez bada bi kasu hauetako bat ematen: edo (a) eraikina kasuan kasuko zonako erabilera sustatuei edo onargarriei lotuta egoteagatik dagoeneko handitzeko baimena emana izatea, edo (b) eraikinaren ezaugarri bereziak direla-eta ordenantza hauen arabera hura handitzea onargarria izatea.
Bestetik, berariaz jotzen dira antolamendutik kanpo etxebizitzaz bestelako erabilera baterako baimen baten bitartez eraiki, eraberritu edo birgaituak izan diren bizileku-erabilera duten eraikinak, eta arau honek ez du salbuespenik. Alegia, baldin eta frogatzen bada Amezti baserria bestelako baimen bati esker eraiki dela edo inoiz eraberritu edo birgaitua dela, antolamendutik kanpo legoke.
Kontuan izan zer ulertu behar den egoitza-erabileratzat. Arauek berek definitzen dute:
Alegia, eraikina etxebizitza gisa erabiltzea.
Beraz, 2009an Ameztin inor ez bazen bizi, edo nezkazaritza edo abelzaintza-erabilerarik ez bazuen, edota etxeak ez bazituen betetzen bete beharreko baldintza fisiko guztiak, ezinezkoa litzateke hura finkatzea eta, horren ondorioz, gerora berreraikitzeko, handitzeko edo birgaitzeko baimena legez ematea. Eta finkatuta ere, eraikina eraberritzkeo edo handitzeko (ez berreraikitzeko!), zonako erabilera sustatuei edo onargarriei lotuta egon behar luke eraikinak, edo bestela haren ezaugarri bereziak direla-eta ordenantza hauen arabera hura handitzea onargarria izan behar luke.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina